Hemos actualizado la página, accede a la nueva versión de conexionesimprobables.es
Osakidetza Red de Salud Mental de Bizkaia

AuzoLab / Hibrilaldiak DSS2016EU 

 

ERAKUNDE

Osakidetza Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea

 

ERRONKA

Lehenak-en barruan espazioak sortzea, non pazienteek trukaketak egin eta auto-antola daitezkeen.

 

LAGUNTZAILE IMPROBABLE

Coletivo Qualquer. Ibon Salvador (Euskadi) eta Luciana Chieregati (Brasil) koreografoak eta dantzariak dira. Batik bat dantza-konposizioak egiten dituzte, eta lankidetzan sormen eta truke artistikorako testuinguruan dinamizazioa ere egiten dute. Azkenaldian tresna koreografiko espezifikoen esperimentaziora dedikatu dira, sormen eta lankidetzako testuinguruetan garatutakoak, eta horiekin lan egitea nahi dute prozesu ezberdinetan. “Lankidetza Makinak” da proto-metodologia horren izena. Sortzaile ezberdinen input-ak biltzen ditu, hala nola, Idoia Zabaleta eta Victoria Pérez Royo, eta baita João Fiadeiro eta Claudia Dias-ek garatutako Denbora Errealeko Konposizioaren metodologietan duten esperientziaren input-ak ere.

 

PROPOSAMENA

Coletivo Qualquer “Hedapena” izeneko dinamikarekin hasi nahi izan zuen, erronkatik aukera-espektro bat sortuz abiatuta. Ondoren, taldearekin aztertuko zuten zein bide jarraitu nahi zuten eta hartu beharreko norabidea aukeratzeko erabiliko zuten irizpideak zehaztuko zituzte. Horren ondotik, “Gauzatzea” izeneko dinamika egingo zuten, ideiatik praktikara pasatzeko modu espezifikoa: Idealizaziotik Gauzatzera – pentsamendutik ekintzara.

 

EMAITZA

Proiektuari ekiteko koreografiaren berezko metodologiak hartu ziren oinarri moduan. Lehenik eta behin, arazoa zabaldu eta arazotik urruntzeko metodologiari ekin zioten, fikzioarekin erronkatik distantzia hartuz. Horrela, lan-guneak eta bloke-guneak antzeman ziren. Ondoren, gune horiek behatu ziren, ikusteko kolektiboa zein alorretan inplikatzen den gehien. Alderantzizko metodologia batekin egiazkoaren gainean lan egitea lortu zuten, eta horretarako taldeko kideei 4 proiektu proposatzea eskatu zitzaien. Horietatik 2 aukeratu dira, pazienteentzat espazio alternatiboak sortzearen ingurukoak, eta maila altuagoko instantzietan onartu beharko dira.

 

 

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
Herminio Madinabeitia 10 Kalea
01006 Vitoria-Gasteiz
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar