Hemos actualizado la página, accede a la nueva versión de conexionesimprobables.es
Amarabai

AuzoLab 2014

 

ERAKUNDE

AmaraBai Auzo Elkartearena (Donostia).

 

ERRONKA

Donostiako auzo horretako kultur dinamika birdefinitu eta garatzea proposatu zuten.

 

LAGUNTZAILE IMPROBABLE

2014ko irailean, AuzoLab-en antolatzaile-taldeak, “desberdin” bat aukeratu zuen Amara Bai-ren proiektuarentzat: Mikel Morlas. Sortzaile hori Katalunian bizi da eta hainbat aldiz kolaboratu izan du Conexiones improbables Plataformaren proiektuetan. Mikel Morlasek diziplina anitzeko profil Akademikoa dauka (giza baliabideen, artearen eta hezkuntzaren kudeaketa) eta jardute artistikoa duten hainbat kolektiborekin egin du lan. Hezkuntza eta prestakuntzako berrikuntza-proiektuak garatzen ditu erakunde publiko eta pribatuetan, eta artista eta komisarioa ere bada.

 

PROZESUA

AuzoLab hau DSS2016EU-k bultzatutako deialdiaren emaitza da. Deialdi hori 2014ko uztailean egon zen zabalik. Aurkeztu ziren 4 proposamenetatik Amara Bai Auzo Elkartearena izan zen DSS2016EU eta Conexiones improbables Plataformako kideek osatutako epaimahaiak aukeratu zuenetako bat.

Aukeraketarako erabili ziren irizpideak hauek izan ziren: alde batetik, taldearen kohesioa eta emaitzak garatzeko taldeak zuen gaitasuna, eta bestetik, emaitza horiek beste kolektibo batzuk (deialdira aurkeztu zirenekiko desberdinak) aprobetxatzeko aukera. Elkartearen xede nagusia da auzoko alde kultural eta sozialak dinamizatzea, eta baita Amarako kolektiboen interesak zainduko dituen tresna izatea ere. Horretarako, erronka gisa, Donostiako auzo horretako kultur dinamika birdefinitu eta garatzea proposatu zuten.

AuzoLab-a 2014ko irailaren 30ean egindako Metodologia-saioarekin hasi zen; saio horretan Amarabai-ren AuzoLab-eko parte-hartzaileak ere izan ziren, horien  proposamena ere aukeratu zelako DSS2016EU-ren deialdian. Saio hori bi helbururekin egin zen: alde batetik, parte-hartzaileak elkar ezagutu eta  batak besteari ekarpenak egiteko (biak egin ziren data berean eta Metodologia-saioa eta emaitzen aurkezpena elkarrekin egin zituzten), eta bestetik, berrikuntza-prozesu bati heltzeko moduen inguruan hausnarketa egitea, prozesu horri zein tresna eta jarrerarekin egin aurre.

3 topaketa egin ziren hiru lekutan: Eibarko Arma Museoan, Zorrotzaurreko Open Espazioan (bertara egindako bisita aprobetxatuta) eta Eibarko Anardi tabernan. Topaketa horien helburua egindako lana Eibarko talde zabalago bati erakustea izan zen.

 

EMAITZA

Lan-prozesua Amara auzorako kultur proiektu bat diseinatzeko informazioa lortzera bideratu zen. Oinarri gisa hartu zuten metodologiak parte-hartzailea behar zuela izan, eta Amara Bai-ren prozesuen irekiera bultzatu beharko zela, elkartearen ikuspuntua zabaldu eta auzoko bizilagunengana gerturatze handiagoa bultzatzeko.

Gauzak horrela, mapaketa kolektiborako gailu bat sortu zen, ondorengoak egin ahal izateko:

  • Amarako auzoan kultura sortzen lagundu dezaketen toki, gertaera, pertsona eta erakundeen inguruko informazioa biltzea, eta baita itxaropen eta desioena ere.
  • Auzoko bizilagunen aniztasunari erantzungo lioketen kultur ibilbideak identifikatzea.
  • Bizilagunengana gerturatzeko modu berriak ezartzea, elkarteak egin ohi dituen moduak baino sortzaileagoak eta ausartagoak. Harreman-mota berri horren bitartez, hizketaldiak, jarrera erreaktiboarekin beharrean, jarrera proaktiboagoarekin egin ahal izango dira, emozio positiboak bilatze aldera.

 

ETORKIZUNA

AuzoLab-a egin ondoren, Amara Bai Auzo Elkartea kultur proiektuaren oinarriak bilduko dituen dokumentua lantzen hasi da.

Bestalde, Amara Bai-ren kultur proiektuaren irudikapen formaletik eta, kualitatiboki edukien garapenetik harago, AuzoLab-aren bitartez Elkarteko kideek modu ezberdinean egin ahal izan diete aurre harremanei eta esku-hartzeei espazio publiko eta komunitarioetan. Horrez gainera, artetik aktibismora arte doazen ikuspuntuak, alternatibak eta estrategiak ezagutu ahal izan dituzte, Amara auzoko kultur egoerarekin puntu komunak dituzten testuinguruetan.

 

 

Bideo Laburpena

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
Herminio Madinabeitia 10 Kalea
01006 Vitoria-Gasteiz
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.