Hemos actualizado la página, accede a la nueva versión de conexionesimprobables.es
Fundación Germán Sánchez Ruipérez

Konexio Luzeak 2011-2012

 

ERAKUNDE

Germán Sánchez Ruipérez Fundazioa liburuaren kultura eta irakurketa hedatzera dedikatzen da.

 

ERRONKA

Gaur egun, kulturan, lanean eta aisiaren alorrean bizi dugun portaera-aldaketen testuinguruan, landa-eremuetan kultur etxeek betetzen duten funtzioa aztertzea.

 

LAGUNTZAILE IMPROBABLE

Banana Asylum, Leili Sreberny-Mohammadi-k eta Madeleine Hodge-k osatzen dute taldea eta jardute artistikoa eta antropologikoa gurutzatzen dituzte. Tresnak: performance-a, argazkilaritza, bideoa eta artea zuzenean.

 

PROZESUA

Germán Sánchez Ruipérez Fundazioaren Garapen Soziokulturalerako Egoitzak, Peñaranda de Bracamonten dagoena (Salamanca), lan handia egiten du kulturaren hedapenean. Hala ere, jakin badaki, gaur egun, eta, batik bat teknologia berriek eraginda, kultura, lan eta aisian bizi ditugun portaera-aldaketekin etorkizuna zalantzazkoa dela. Liburutegiak, erakusketa-aretoak, entzunaretoak eta prestakuntza-gelek “hodeiko kulturari” egin behar diote aurre, geroz eta hedatuago dagoen streaming-kulturari, hain zuzen ere. Peñaranda de Bracamonteko egoitzak proiektu gertagaitza burutzeko erabakia hartu zuenean, 22 urte zeramatzan landa-eremuan lanean, Internet bidezko kultura-kontsumoa topaketarako espazio fisiko batekin uztartuz.

Horregatik, proiektu gertagaitza, landa-eremuan kultur etxeek izan beharko luketen betebeharra aztertzera bideratu zen, eta baita espazio horiek kudeatuko dituzten pertsonen ahalmenak ezagutzera ere.

Komunitatearentzat duen garrantzia

Banana Asylum-eko artistek aurkeztutako proiektuak "Hodeian" izena zeukan eta hasierako fasean, kultur etxeak komunitateko kideentzat duen garrantziaren inguruko ikerketa antropologiko batean oinarritu zen.

Proiektuak bi erronka zehaztu zituen: alde batetik kultura kontsumitzeko dauden desafioei aurre egitea, eta bestetik, kulturgune berriak esperimentatzea, fisikoak zein birtualak. Conexiones improbables eta Banana Asylum-ekin egindako elkarlanarekin begiradak zabaldu dira. Eta baita metodologiak ere. Horregatik, artea, antropologia eta teknologia elkartuko dituen ikuspuntu berri baten alde egiteaz gainera, Salamancako herri horretako komunitatearen inplikazio aktiboa ere lortu nahi izan da.

Arnasa hartzeko kultur etxea

Proiektu gertagaitzean inplikatu zen taldea 20 kidez osatua zegoen, Filosofia, Historia, Bibliotekonomia eta Dokumentazioa, Hezkuntza, Arte Ederrak, Musika, Informatika eta Teknologia alorretako profesionalak, eta programazio kulturalean eta irakurketa eta prestakuntzaren sustapenean eskarmentudunak.

Aurre egin behar zitzaion erronkak kezka eragin zuen lan-taldean eta kezka hori berrikuntza geldoko prozesu baten bidez bideratu zen, horri esker prozesua asimilatuz; proposatutako jarduerek inplikazio eta parte-hartze maila ezberdinak izan zituzten. Jarduera horien bitartez, proiektua irudikatzeaz gainera, norbanakoek egindako ekarpen aberasgarriak ere azaleratu ziren. Diseinu- eta burutze-aldiak izan ziren, komunitateak berak ere hartu zuen parte, erabiltzaileak eta erabiltzaile ez zirenak, eta hodeira igotzeko gonbitea egin zitzaien, bertan hitz egin, ulertu eta guztien artean kultura sortzeko.

 

EMAITZA

Garapen Soziokulturalerako Egoitza iragaitzako kultur etxea da, arnasa hartzeko egoitza izan nahi duena. Zer izan nahi duen antzematen eta definituko duten kontzeptuak definitzen ari da. Jauzi handia emateko prestatzen ari da, azken finean.

Centros Culturales en la Niebla gainditu beharreko erronka.

 

 

Bideo Laburpena

Poster Laburpena

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
Herminio Madinabeitia 10 Kalea
01006 Vitoria-Gasteiz
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.