Hemos actualizado la página, accede a la nueva versión de conexionesimprobables.es
Ipar Uribe

 

ERAKUNDE

Ipar Uribe: Erandio, Leioa eta Getxoko udalak + Uribe Kostako zerbitzuen Mankomunitatea. Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz-eko udalak batzen dituena. Gertakaitz proiektu hau Erandio, Leioa eta Getxoko udaletxeetako eta Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara zerbitzuek daramate aurrera; euskara gutxiengoaren hizkuntza den lurralde batean dihardute eta erabileraren normalizazioa dute helburu, bai pertsonen arteko erabileran eta baita eremu sozial zein instituzionalean ere. Batik bat ume eta gazte, instituzio eta zerbitzuen sektorera zuzendutako ekintzak sustatzen dituzte.

 

ERRONKA

Udaletxeek betetzen duten lurraldearen errealitatetik abiaturik (Ibaizabalen eskuinaldea, Bilboko Metropoli-barrutiaren barruan), gazteek (16-25 urte gutxi gorabehera) euren jarduera informaletan euskara erabil dezaten gailuak pentsatu eta garatzea. Maila sinbolikoan (irudia) zein praktikoan pentsatu/jardun behar da.

 

LAGUNTZAILE IMPROBABLE

Philippa Nicole Barr + Pulsar Concept. Philippa Nicole Barr, Lan-eremua: editorea, ikusmen-diseinatzailea; argazkilaria; produktorea. Pulsar Concept. Informazio-teknologietara eta entretenimendurako produktuak sortzera dedikatzen da. Esperientzia dauka bideo-jokoen eta aplikazio mugikorren arloan. Erabiltzaileen ezagutzatik egiten du lan, bitarteko sozial edo bere produktuen erabileraren bitartez, eta helburu gisa dauka erabiltzailearen esperientziarik onena eskaintzea beti.

 

EMAITZA

16 eta 25 urte bitarteko gazteentzako joko baten aplikazio higikor bat diseinatzen ari da. Jokoan Uribe Kosta, Getxo, Leioa eta Erandion egindako kontzertuetan birtualki jotzen duen musika-talde baten kantuen erritmoa jarraitu behar da. Hainbat zailtasun-maila dituen “Guitar Hero” moduko abentura musikala da; abestien musika entzun eta letrak irakurri, eta abestia puntuatzen da. Banaka edo taldeka jokatzeko aukera ematen du; taldekako jokoan txat batean parte-hartzaile guztiak beren artean konektatzen dira. Helburua gazteek euskara erabiltzea da: erabilera pasiboa euskarazko kantuak segituz; eta erabilera aktiboa (idatzizkoa) parte-hartzaileei irekitako txat-aren bitartez.

 

 

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
Herminio Madinabeitia 10 Kalea
01006 Vitoria-Gasteiz
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.