2015eko abenduaren 3an Irun Open Innovation-en lehengo edizioa egin zen. Jardunaldia Irungo Udalak sustatu eta c2+i / Conexiones improbables plataformak antolatu zuen.
Saioa goizeko 9etan hasi zen, Jose Antonio Santano Irungo alkateak eman zion hasiera eta 3 mahaitan oinarritu zen: "Bezero/Erabiltzailean Oinarritutako Berrikuntza Irekia", "Arteak eta Kultura Berrikuntza Irekirako", eta "Berrikuntza Irekirako Mugak eta Aukerak Erakundeetan".
Lehenengo mahaian ondorengoek hartu zuten parte: Javier Creus Ideas for Change-ko Zuzendaria (Bartzelona); Xabier Gorrotxategi Euskadiko Etxearen Klusterreko (ACEDE) Zuzendaria eta Living Lab H-Eneako (Arrasate) Koordinatzailea eta Javier Gonzalez Vega Manufacturas Gobeko (Irun) Marketin eta Erosketa Zuzendaria. Mahaia Irungo Udaleko Eva Fernandez Tolosak moderatu zuen.
Bigarren mahaia arteek eta kulturak sustatutako berrikuntzaren inguruko dinamikarekin hasi zen, Ania Bas (Londres) artista eta kontsultariak hala proposatuta. Horren atzetik etorri ziren Sandra Boer Amsterdam-eko Art Partner-eko Zuzendariaren eta Laura Iturria Irungo Iturria Industrial-eko Zuzendari-Gerentearen hitzaldiak. Iturriari Carlos Arruti Donostiako Maushaus-eko Bazkide-Zuzendariak lagundu zion; enpresa gipuzkoarrak egindako proiektu batean sortzaile moduan kolaboratu du-eta.
Mahaia Arantxa Mendiharat Conexiones improbables-eko Koordinatzaileak moderatu zuen.
Bazkaldu ondoren mahai-inguruan elkartu ziren Marisa Arriola Bic Gipuzkoako Zuzendari-Gerentea, Juan Freire Team Labs-eko Bazkide-Zuzendaria, Pía Areblad Suediako Aleko Udaletxeko Enterprise Managerra eta David Sanchez Bote MU-MIK Enpresa Ikasketen Fakultateko Ikerketa Zuzendaria, eta “Berrikuntza Irekirako Mugak eta Aukerak erakundeetan” gaiaren inguruan jardun zuten.
Jardunaldia Ana María Llopis ideas4all-eko Sortzailea eta Kontseilari Delegatua eta DIA Taldeko Presidente Ez Exekutiboa denak amaitu zuen. Konferentzia: "Eraldatzen Ari Den Mundu Baterako Berrikuntza Irekia".
Eta itxiera, berriz, Miguel Angel Paéz Escamendi Irungo Udaleko Ogasun, Sustapen Ekonomikoa eta Plan Estrategikoaren Delegatuaren eskutik etorri zen.