Pilula sortzailea 2019
Urola Kosta Mankomunitateak Eskualdeko Kultura eta Sormen Industrien aldeko apostua egin du. Sortutako sarea indartzea eta etorkizunean proiektuak garatzeko oinarri sendoak ezartzea nahi du. Eta egiten dituen ekintzen artean dago Kultura eta Sormen Industrien sektorearen eta sektore tradizionalen arteko hibridazio-prozesuak garatzeko proiektua, “KSI Urola Kostan: Sorkide Ekosistema” izeneko programaren barruan.
Horrekin zera lortu nahi du: alde batetik, KSIko agenteak sektore tradizionalekin lan egiteko gaitasun, ezagutza eta tresnaz hornitzea, eta bestetik, sektore arteko konexioak egitea, sektore tradizionaletako enpresetan esku-hartzeak eginez.
Horretarako, Conexiones improbablesetik, bi Pilula sortzaile egin genituen Mankomunitateak ezarritako helburuei beste hauek gehitze aldera:
Gainera prestakuntzako programa bat ere egin dugu Urola Kostako artistentzat (Zarautz, Zumaia, Deba, Orio eta Aia herriak hartzen ditu); inguruko 7 sortzailek hartu dute parte eta horietako 4 praktikak egin dituzte artista mentoreekin Pilula sortzaile hauetan.
Osatutako binomioak ondorengo hauek izan dira: