AuzoLab
Hibrilaldiak hibridazio-prozesuak dira, non elkarte, enpresa edo pertsona-talde batek identifikatutako erronkari, profil gertagaitzeko profesionalen laguntzarekin aurre egiten zaion. Premia bati aurre egin nahi dion edozein kolektibo izan daiteke “hibriltari” (Hibrilaldiak-eko proiektu baten parte-hartzailea).
Hibrilaldiak proiektuak burutzeko AuzoLab-en formatua erabiltzen da, Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuaren babesa dute eta c2+i/Conexiones improbables plataformaren metodologia eta jarraipenarekin garatzen dira.
Hibrilaldiak programa 3 deialdi irekirekin hasi zen (2105ean bi eta beste bat 2016an). Deialdi horiek Hiriburutzaren Lurraldearen eraginpeko eremuetako pertsona-talde, elkarte, kolektibo eta enpresei zuzendutakoak dira. Erronkak aurkeztu eta gero, Donostia 2016ko eta Conexiones improbables-eko kidez osatutako epaimahaiak aukeratzen ditu parte-hartzaileak. Behin binomioak osatuta (kolektiboa + desberdina) Hibrilaldiak-en edizioa abiarazten da (2015ean bat eta beste bi 2016an).
Binomio guztiek elkarrekin egiten duten metodologia-saioarekin hasten dira; ondoren, 3 lan-saio egiten ditu kolektibo bakoitzak bere desberdinarekin, eta azkenik, emaitzak aurkezteko saio bateratua egiten da.
2015eko parte-hartzaileak ondorengoak izan dira:
2016an, eta bigarren deialdi irekiaren emaitza gisa, parte-hartzaileak ondorengoak izan dira:
Eta hirugarren deialdi irekiaren emaitza gisa, parte-hartzaileak ondorengoak izan dira: